XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehiaketakideek Epaimahaiaren aurrera agertzea egingo duteneko eguna, ordua eta tokia adieraziz.

1985eko Apirilaren 9ko Aginduz (Apirilaren 16ko E.H.A.A.n) Batxilerreko Institutuetako Erantsitako, Marrazketa irakasletarako Lehiaketa-Norgehiagokarako onartuak izan ziren Norgehiagokariei dei egiten zaie, Epaimahaiaren aurrean Uztailaren 1ean goizeko 10etan Bilboko Miguel de Unamuno B. I. Licenciado Poza, 1ean aurkezpena egin dezaten.

Lehenengo ariketa izango da Uztailaren 1ean, 16 ordutan.

6.1. arauaren ariora, egitebidezko saioak gauzatzeko arauak ematen dira:
Atal bi izango ditu: 1. Artezko ariketa: a) 70 zm. x 100 zm.ko paper zurian egindako igeltzuzko irudi baten kolore bateko marrazketa; b) Margoz egindako konposaketa apaingarria.

Gaia eta prozedura, Epaimahaikoek erabakiko dute.

2. Teknikazko ariketa: a) Epaimahaikoek proposatutako zati baten krokis mugatua; b) krokis mugatuaren egozpen diedrika ortogonalak eta beraren perspektiba.

Gasteiz, 1985eko Ekainak 5.

Epaimahaiburua, JOSE I. ORTEGA ACILLONA.